XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskal erromantzeakEuskarak duen herri-poesia edo erromantzeroa aberatsa eta anitza dela esan ohi da. Poesi mota honen baitan, ordea, bi atal nagusi bereizten dira:
- XV-XVI. mendeetako poesia: gertaera historikoei lotuta dago
- XVII-XVIII. mendeetako poesia: lirikoagoak dira, hau da, pertsonen sentimenduei, batez ere maitasunari, garrantzi handiagoa ematen diete gertaerei baino. Poesi mota hau Iparraldean landu zen gehienbat.
Poema hauek guztiak anonimoak dira, eta kantatzeko eginak, soinuari esker heldu zaizkigularik guri ere, kritikoek diotenez; bestalde, Euskal Herriko poesiak beste herrietakoen maila baduela ere esaten digute kritikook.